lunes, 10 de mayo de 2010

Aurkezpena


Blog honetan fenomeno naturalek egiten dituzten kalteak ekiditeko zer egin behar dugun esango dizuegu. Blog honetan fenomeno hauei buruz hitz egingo dizuegu: urakanak, tsunamiak, uholdeak, lehorteak, lurrikarak eta sumendiak. Aztertu dugu zer den fenomeno bakoitza, nola gertatzen diren, egiten dituzten kalteak, zer egin behar dugun gertatzen ari direnean eta nola ekidin.
Blog hau egin dugu jendeak jakiteko zer egin behar duen horrelako fenomeno bat gertatzen baldin bada. Eta horrela kalteak ez dira hain handiak izango eta jende gehiago salbatuko da.



Fenómenos naturales



martes, 4 de mayo de 2010

Sumendiak


Zer eta nola: Sumendiak naturaren fenomenoak dira, lurrazalean sortzen diren pitzadurak edo zuloak. Sumendi hitzak kea botatzen duen mendia esan nahi du, eta bertatik lurraren barruko materialak ateratzen dira. Sumendiak naturaren fenomenoak dira, lurrazalean sortzen diren pitzadurak edo zuloak. Sumendi hitzak kea botatzen duen mendia esan nahi du, eta bertatik lurraren barruko materialak ateratzen dira.

Kalteak: Sumendietako errautsak kalte handiak eragiten ditu pertsonen osasunean. Sumendiek botatzen duten laba oso abiadura azkarrean jaisten da eta bere bidean harrapatzen duen guztia suntsitzen du (herriak, uztak…). Izan ere, sumendien inguruko lurrak oso emankorrak izaten dira eta lur horietan jende asko biltzen da. Horregatik erupzioak gertatuz gero hondamendia handia izan daiteke eta hildako asko eragin.

Nola ekidin: herriak sumendietatik zentzuzko distantzia batera eraiki behar dira. Normalean sumendiak erupzioan hasi baino lehen abisatu egiten dute; eta zentzuzko distantzia batean bazaude, denbora ematen dizu toki horretatik ahalik eta gehien urruntzeko.

Lurrikarak


Zer eta nola: Lurrikarak (seismoak) lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzak dira, eta plaka tektonikoen talkek sortzen dituzte. Eta itsas hondoan gertatzen diren seismoei itsasikarak esaten zaie. Lurraren azala 70 kilometroko lodiera duten 12 bat plakak osatzen dute. Plaka horiek etengabe ari dira mugitzen. Kasu batzuetan plaka horiek elkarren kontra egiten dute talka. Hori gertatzen denean, plaka bat aurrekoaren gainetik edo azpitik mugitzen hasten da. Beste batzuetan plaken arteko talkarengatik, plaka hautsi egiten da eta momentu horretan askatzen den energiak lurrikara bat sortuko du.

Kalteak: Lurrikara batek etxeak, zubiak… botatzen ditu eta jendearen gainean erortzen direnez, jende asko hiltzen da. Mugimendu honek lur zatiak zatitzea eragiten du. Komunikazioa mozten da errepideak zatitzen direlako. Eta horregatik lurrikara pasa eta gero jendeari laguntzea zaila da. Gainera, indar elektrikoa mozten da eta baita ur hornidura.

Nola ekidin: etxeak eraikitzeko materialak sendoak izan behar dute; baina aldi berean, pixka bat flexibleak. Horrela, lurrikarak daudenean, etxeak ez lirateke hautsiko eta eroriko, balantzeatu baizik.

Lehorteak


Zer eta nola: Euririk egin gabe luzaro irauten duen eguraldi lehorra da. Toki batean horko kliman ohikoa den baino euri gutxiago egiten duenean gertatzen dira lehorteak. Baina lehorte bat gertatu dela esateko, ia ez du euririk egin behar urte batean.

Kalteak:
Lehorteak asko irauten badu, lurralde hori basamortua bihurtuko da, eta landareak eta lurzorua lehorrak geratuko dira. Eta suteen arriskua handitzen da.
Uztak galdu egiten dira eta herrialde pobreetan goseteak sortzen dira, eta jendea desnutrizioz hiltzen da. Horregatik, jendeak landa ingurunetik hirietara emigratzen du janariaren eta uraren bila. Baina herrialde garatuetan janariaren prezioa igo egiten da.

Nola ekidin: ura gordetzeko metodo berriak aurkitu beharko lirateke; denek ura izan dezaten. Beste herrialdetako ura garraiatzeko sistemak asmatu behar dira.

Uholdeak


Zer eta nola: Eurite izugarri baten ondorioz, urak normalean okupatzen ez duen eremu bat urez estaltzea da. Oso denbora gutxian euri asko egiten duenean sortzen dira; lurrak ezin duelako hainbeste ur zurgatu denbora gutxian.

Kalteak: Uholdeak kalte handiak uzten dituzte: pertsonak, autoak, lokatza eta aurkitzen duten guztia eramaten dute berarekin; ur eta gas hodiak apurtzen dituzte eta poste elektrikoak botatzen dituzte; uztak eta etxeak suntsitzen dira; duzun guztia galdu dezakezu; eta gaixotasunak sor daitezke (tifus, kolera, salmonella)…

Nola ekidin: uholdeak berriro ez gertatzeko, ibaiak ondo kanalizatuta egon behar dute. Gainera, hirietako estolderiak baldintza onetan egon dadila ziurtatu behar da. Eta ur-hodiak handiagoak egiten badira, ur-kantitate handiagoa eramateko gai izango lirateke eta estoldak ez lirateke ataskatuko.

Tsunamiak


Zer eta nola: Itsas azpiko lurrikara edo sumendi-erupzio batek sortutako olatu erraldoiak dira tsunamiak. Olatu hauek 50 metroko altuera izan dezakete, momentu batean kostaldeko harri oso bat suntsitu dezakete.
Tsunami bat lurrikarek, ur-azpiko edo uharte bateko sumendien erupzioek, itsasora eroritako meteoritoek, kostaldeko lubizi handiek edo indar handiko leherketek sortu dezakete. Uretan uhin handiak sortzen dira eta milaka kilometrotan zehar hedatzen dira. Uhin hauek kostaldera iristen direnean altuera hartzen dute, uraren sakonera txikitzen delako.

Kalteak: Tsunamiek eragiten dituzten ur korronte indartsuek etxeen estrukturak higitzen dituzte eta erori egiten dira. Eta gero urak etxeak, zuhaitzak, kotxeak, ontziak eta eroritako gauza guztiak alde batetik bestera mugitzen ditu eta aurkitzen duten guztia suntsitzen dute.

Nola ekidin: tsunamiak gertatzeko arriskua dagoen tokietan etxeak ez lirateke kosta ondoan eraiki behar. Gutxienez, altuera minimo batean egon beharko lukete. Eta hobeto izango litzateke, baso baten atzean egongo balira. Gainera, kostan dikeak eginez gero, tsunamien indarra gutxituko litzateke.

Urakanak


Zer eta nola: Urakanak haize indartsuak eta euri ugariak osatzen duten ekaitzak dira. Zona horien gaineko haize hezea kondentsatu eta laino bihurtzen bada, biraka hasten da eta horrela zurrunbilo handi bat sortzen da. Urakanek indar handiagoa izaten dute itsasoaren gainean daudenean. Zeren hor ur lurrun asko hartzen dute indartsuagoak izateko. Lurrera iristen direnean, ezin dute hainbeste ur lurrun hartu eta pixkanaka ahultzen joaten dira.


Kalteak: Urakanek kalte handiak uzten dituzte, baina beti haizearen abiaduraren arabera izaten dira kalteak. Haize indartsuek etxeak, zuhaitzak, elektrizitateko posteak… botatzen dituzte.


Nola ekidin: etxe zirkular eta sendoak egitea komenigarria litzateke; eta leiho gutxikoak. Etxeko teilatu hegalak motzak izan beharko lukete; balkoi gutxiko etxeak; indartutako paretak; eta toki ez aldapatsuetan eraiki beharko lirateke. Gainera lur azpian kamara seguru batzuk eraikitzen badira, jendea salbu egongo litzateke urakanetik.